Jean Jaurès eskola taldea inaguratu dute

Antxeta Irratia 2018ko eka. 13a, 00:00

Hendaiako eskola publikoa zena zaharberritu eta Gure Ikastola eta eskola publikoaren artean banatu dute. Jean Jaurès izena hartu duen eraikinak bi ekitaldi jaso ditu batera: eskola publikoaren berritze lanen aurkezpena eta ikastolaren eraikin berria ofizialki inaguratu da. Hiri erdian kokatua dago, Gaztelu Zahar frontoiaren ondoan, ikastolaren espazio beharrari erantzunez zaharberritu dute eraikina eta zer-esan handia sortu zuen udalaren proposamenak. Hiri erdiko eskolako zenbait gurasok haserrea azalerazi zuten, baina egun, egoera normalizatu da.

Erlazionatuak

Jean Jaurès eskola taldea inaguratu dute

Antxeta Irratia 2018 eka 13 Behe Bidasoa