Egun mugitua euria dela eta. 52 litro ur, metro karratuko, neurtu dira Behobian eta ezbehar dezente eragin ditu eguraldiak. Euskalmet metereologia zentruko Joseba Egaña metereologoarekin hitz egin dugu, aurreikuspena eta euri jasen zergatia aztertzeko.
Alerta horia ondorengo 24 orduetan mantenduko da. Goizean ezarri da alerta eta honen adibide dugu goizeko hainbat gertaera. Bederatziak eta hamarrak artean, AP-8 autobidean itxita egon da, Donostiako norantzan, lur jauzi baten ondorioz. Irunen beste hainbat gertaera izan dira eta Cristina Laborda zinegotziak laburtu dizkigu.
Hondarribian ere, beste hainbeste. Goizean, Arroka ingurua menditik euriak ekarri duen lokatz eta harriz betea agertu da. Gertaera ikusgarriena Guadalupeko bideko lur jausia izan da.