Xabier Iridoy izango da 2019ko hauteskundeetako alkategaia

Antxeta Irratia 2018ko eka. 11a, 00:00

Xabier Iridoy izango da, 2019. Urteko udal hauteskundeetako, irungo EAJren alkategaia. San Jan plazan burutu da aurkezpena eta bertan izan dira Lander Ugartemendia Irungo Uri Buru Batzarreko lehendakaria eta Joseba Egibar Gipuzkoa Buru Batzarreko burua. Bi hauen esanetan, Xabier Iridoy da irungo herriarentzako alternatiba bakarra eta Santano  „comodismo”-an barneratua dagoela, erosotasun eta egoismoaren arteko nahasketa batean.