Donostia, Bilbo eta Gasteiz banatzen dituen 201,9 kilometroetan, 175.000 pertsona baino gehiago batu dira, erabakitze eskubidea aldarrikatzeko. Giza Kate erraldoieko 49, 50 eta 51. kilometroetan Irun, Hondarribi eta Hendaiako bizilagunak kokatu dira. Hauetatik 623 irundarrak ziren eta Xabier Martinez de Antoñana Irungo Gure Esku Dago eta Hartu Hitzako kidearekin egunaren bilana egin dugu.