Goizeko 10:00tatik 14:00etara eta arratsaldeko 17:00tatik 21:00etara, era guztietako jarduera, ikuskizun eta ekitaldi ikus ahal izango dira egun batean izan zenera itzuliko den Hondarribian. Aurten aipatzekoa da Kasino Zaharrean kokatuko den Aintzinako Kanpamendua.
Maria Serrano Turismoko zinegotziak dioenez, “ezinbesteko ekimen batean bilakatu da Erdi Aroko Azoka eta geroz eta eremu gehiago hartzen ditu gune historikoan. Denetatik izango dugu, arotzak, errementariak, upelgileak, urreginak, harginak, haima arabiarrak, kontu kontariak, ardiak eta abar. Guztira 80 postu baino gehiago egongo dira”
Igandean arratsaldeko 20:00etan Itsas Etxea Auditoriumean ekitaldi berezi bat izango dugu. Alurr Dantza taldearen eskutik Irradak obra ikusteko aukera izango dugu. Sarrerak 5 eurotan saltzen dira, 3 eurotan 18 urtetik beherakoentzat, ostiralerarte Arma Plazan.