Lau ordu terdiz eta 57 txandetan, 90 lagunek Maialen Lujanbioren bertso eta idatziak irakurri dituzte

Antxeta Irratia 2018ko eka. 7a, 00:00

Hendaiako Akelarre kultur elkarteak 9. Irakurraldi publikoa ospatu du asteazken hontan. Maialen Lujanbio bertsolaria izan da aurtengo protagonista nagusia, bere bertso eta idatziak irakurri dituzte. Lau ordu terdiz eta 57 txandetan, 90 lagun Hendaiako Mediatekan txandatuz joan dira.

Irakurraldian aurpegi ezagunak ikusi izan ditugu, Bakartxo arrizbalaga itzultzailea,Sustrai Colina bertsolaria, Manex Fuch edoa Kotte Ecenarro auzapeza besteak beste