La España de Francoren 1975ko NO.DO bat publikatu ostean, irungo Udalak jaietako microsite-a konpondu du

Antxeta Irratia 2018ko eka. 7a, 00:00

La España de FrancoYoutubeko kontuaren "1975 - Alarde de San Marcial" NO-DO osoa ikusgai egon da irungo udalak San Pedro eta San Martzial jaietarako sortu duen micrositean. Bideoan 1975ko San Martzialak ikus daitezke eta bertan daude Francisco Bergareche, irungo azken alkate frankista, edota Bidasoa konpainiak Espainiako bandera, Francoren ereserkiarekin, hartzen duen unea.

Jatorrizko bideoaren kontuak Francoren diktadurako hamarkana NO-DO jasotzen ditu eta hala dio kontuaren informazio kutxak: "Kontextuz irtendako eszenen ondorioz igotzen ditugu bideo hauek. Espainiako egungo giro politikoa dela eta, positiboki ikusten ditugu, irudi batek mila hitz baino balio gehiago du eta".

Antxeta irratiak bideo honen erabileraren zergaitiaz galdetu dio Jose Antonio Santano alkateari eta alkatearen gabineteko buruari. "Akats bat edo troll-en bat" izango dela erantzun dute. Kanaleko informazioa zein den azalduta, bideoa erretiratuko zutela erantzun dute eta une honetan ez dago ezer bideoa zegoen txokoan.

Entzungai duzue bideoaz galdetu den unea.