514 lagun irtengo dira irundik Gure Esku Dagoren giza katera

Antxeta Irratia 2018ko eka. 6a, 00:00

Datorren igandeko giza katerako 1.000 irundar saretu nahi zituen irungo Gure Esku Dagok. Atzo itxi zuten izena emateko epea, eta orotara, 514 lagunek hartu dute konpromisoa. Bizilagun horiei zenbait argibide eman dizkiete Hartu Hitza zein Gure Esku Dago plataformetatik, igandeko mobilizazioa behar bezala antolatzeko. Irundarrei 49 eta 50. kilometroak egokitu zaizkie. Bi kilometro horiek nahiko bide estukoak direla adierazi dute Hartu Hitzatik, ez direla batere erosoak. Halere, gasolindegi eta komunak eskuragarri izango dituztela adierazi dute.