Gaur hasiko dira, N121A errepidean, zazpi hilabetez luzatuko diren Belateko eta Almandozko tuneletan moldaketa lanak. Lanek irauten duten bitartean, trafikoa NA 1210 errepidetik bideratuko da, hau da, Belateko errepide zaharretik. Errepideak pairatuko duen trafikoaz jakitun, Nafarroako gobernuak, aipaturiko bidean moldaketa lanak egin ditu. Manu Ayerdi, Nafarroako ekonomía eta garapen kontseilariak, agerraldi bat egin zuen ortziralean errepideko 5. puntu kilometrikoan, lanak hasiko direla oroiterazteaz gain, gobernuak egin dituen moldaketa lanak zein izan diren aipatu du.