Martxan da Bioterra

Antxeta Irratia 2018ko eka. 1a, 00:00

Gaur eguerdian zabaldu ditu ateak ofizialki, Bioterra azokaren 15. ekitaldiak. Igandera bitartean, 178 erakusketari bilduko dira bertan. Monika Alday, Bioterrako zuzendariak esplikatu digunez, 2004ean azoka honen aldeko apostua egin zutenean, aitzindariak zirelarik, sektoreak izan duen garapen azkarraren irudiko izan da Bioterra.

Helburu berarekin, aurtengoan ere Produktu Ekologikoen, Bioeraikuntzaren, Energia Berriztagarrien eta Kontsumo Arduratsuaren inguruko azken nobedadeak aurkeztuko dituzte, haien artean, bioeraikuntzako materialik berritzaileenak GeoBAt espazioan, jantzigintza ekologikoaren azkenak Naturall gunean, edota ibilgailu elektrikoen merkatuan TESLA kotxe bat ere aurkeztuko dute bertan.

Ateak zabaldu ahala bertatik pasa gara, eta auto eletrikoetatik hazratago beste alternatiba batzuk, energia berriztagarriak, sentsibilizazio kanpainak, nekazaritza ekologikoari buruzko ENEEK, Euskal Herriko Nekazaritza Ekologikoaren Elkarteko kideekin ere mintzatu ahal izan gara. Edota Izarbide supermerkatu ekologikoen sarearekin.

Erlazionatuak

Martxan da Bioterra

Antxeta Irratia 2018 eka 01 Behe Bidasoa

Martxan da Bioterra

Antxeta Irratia 2018 eka 01 Behe Bidasoa