Bihar eta etzi salduko ditu Betti Gottik Herri Bazkariko sarrerak

Antxeta Irratia 2018ko mai. 31a, 00:00

Betti Gotti elkarteak Irungo jaietan antolatzen duen Kuadrilen Egunak 10 urte betetzen ditu aurten. Herri bazkaria ekainaren 23an ospatuko da Ficoban 18 urtetik gorakoentzat, eta sarrera salmenta bihar eta etzi egingo dute.

Gogoan hartu, aurten, sarrera bakoitzetik euro bana, Irunen sortu berri den Aitzondo euskara elkatera bideratuko dute, eta aurtengo zapiaren kolorea granatea izango da.

Herri bazkariaren hamargarren urtemuga ospatzeko ere, Gozategiren dantzaldia izango da bazkalondokoan. Gozategik Irungo herri bazkaria alaitzeko agertu duen prestutasuna eskertu dute Betti Gotti elkartetik. Baina Gozategiko Asier Gozategi eta Iñigo Goikoetxea Antxeta Irratian azken diska aurkezten izan ditugu gonbidatu aste honetan, eta eurek ere eskertu dute Betti Gottik haiekin gogoratu izana.