Irungo Udaleko Gizarte ongizate arloak Gazteriarekin lankidetzan, sexologiari buruzko aholkularitza zerbitzua martxan du bi urte direla. Asexora-T izeneko zerbitzu honetan, tailer ezberdinak eskaintzen dituzte, gazteen heziketa sexual eta afektiboa hobetzeko helburuarekin. Eta gazteen zalantzak argitzeko ere, izan elkarrizketa presentzialekin, izan internet bidezko kontsulten bitartez ere.
CBA kulturguneko KZgunetik eskaintzen da zerbitzua. Baina hemendik aurrera, eta gaurtik hasita, zerbitzua indartzeko, hileroko azken ostegunetan sexologa batek permanentzia egingo du Martindozenea Gaztelekuan ere, arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara.
KZGunean ez ezik, beraz, esan bezala gaurdanik hileroko azken ostegunetan, Martindozenea Gaztelekuan permanentziak eskainiko dituzte, sexologa bat izango da hitzordurik gabe, 17:00etatik 20:00ak arte gazteen zalantzak argitzeko.
Bestalde, eta informazioa eskatu edota urtean zehar antolatuko dituzten tailerretaz interesatzeko, 943 50 54 44 telefonora. Interneten ere xehetasun guziak dituzue www.irun.org/igazte helbidean.
Zerbitzu honen helburuak eta orain arte irundar gazteen osasun sexuala zertan den jakiteko, zerbitzuaren eramailearekin mintzatu gara.