"Ama" programaren baitan, erditu aurreko zerbitzua soilik eskeintzen du Bidasoko ospitalak

Antxeta Irratia 2018ko mai. 31a, 00:00

Osakidetzak, «Ama» programaren baitan, Bidasoan erditu aurreko zerbitzua soilik eskeintzen du. Egoera horrek, kezka piztu du. Beste eskualdeetan, osakidetzak programa osoa eskeintzen du eta erditu aurreko zerbitzuarekin batera erditu ondorengoa, laguntza psikologikoa eta esnea edoskitze prozesuan laguntza besteak beste.

Ama talde batek indarrak bildu dituzte, kexua luzatu eta behar bezalako zerbitzua jaso ahal izatea eskatzeko. Lorea Elizalderekin hitzegin dugu, Bidasoa eskualdeko Osakidetzeko arduradunari igorri dioten eskaerari buruz mintzatu zaigu.

Gogoan hartu beharra dago, Irun, Gipuzkoako bigarren hiria dela, eta Bidasoko ospitalea 1990. hamarkadan estreinatu zutenean, erditzeko zerbitzua eskaintzeko instalazioekin ireki zela. Eta ikusten duzute, azkenik, ez Irunen erditzeko aukerarik, ez eta anbulategietan ere, erditu ondoko inolako laguntzarik ere ez dutela jasotzen emakumeek.