Gaur eztabaidatuko dute Pariseko Helegite Auzitegian Espainiako Audientzia Nazionalak Iratxe Sorzabal euskal preso irundarraren aurka galdegindako hiri euro-aginduei buruz.
Euren kezka agertzeko, manifestaldia deitu dute ekainaren 2an Irunen, Iratxe Sortzabalen Irun, Hondarribia eta Hendaiako lagunek. Oroitarazi nahi izan dute, euro-aginduen oinarrian dauden Iratxeren aurkako akusazioak, 2001ean 5 egunetako inkomunikazioan jasandako torturen ondorioz komisaldegian onartutako akusazioak direla. Eta oraingoan ere, ez dagoela inolako bermerik.
Erabakia gaur deliberatuko da, eta epaia 3 aste barru jakinaraziko dute. Anartean, ekainaren 2a, larunbata hontan arratsaldeko 19.30tan, manifestaldia deitu dute Irungo San Juan plazatik abiatuta.
Manifestaldiari begira ere, Iratxe Sortzabalen sustengatzeko bere izenpedura eman dute eskualdeko kultura, gizarte eragile, sindikatu eta politika arloko ehundik gora pertsona ezagunek. Haien artean aurkitzen dira, Ainhoa Etxaide LABeko idazkari ohia, Bertha Gaztelumendi kazetaria, Fermin Muguruza, Petti edota Fernando Apoa Estricallako abeslaria, Lander Garro idazlea, Yurre Ugarte gidoilaria eta Lohitzune Txarola, abokatua eta Gipuzkoako Batzarretako presidenta ohiak.