Gaur ospatu dute 21. Edizioa, eta udako sasoilari lanetarako ziren eskaintza gehientsuenak. 60 lan eskaintza ezberdin eta 100 bat lanpostu orotara. Eta hain zuzen ere, hitzarmen estatala aplikatzen duten multinazionalen eskutik ziren lanpostu gehienak. KIABI eta Telepizza bezalakoak. Baziren ere, dena dela, bertako enpresa eta komertzioak ere, Jeca, Alkain edota Martikon lana eskuratzeko lan elkarrizketak egiteko aukera ere.
Lan elkarrizketatk ez ezik, LANBIDE eta Pole Emploi bezalako erakundeak ere hor izan dira, eta lan eskaintza orokorrari buruz zein lan mugikortasunari buruzko hitzalditxoak eskaini dizkiete interesatuei.
Edozein kasuetan, aurten lan eskaintza aurreko urteetan baino urriagoa izan da Enpleguaren Astean. Ongi daki hori, gizarte bazterketa arriskuan diren gazteak lan munduan integratzeko lan egiten duen Gobernuz Kanpoko Erakunde hontako ordezkariak.
Mikel Zumeta du izena, hondarribiarra da, eta bere erakundeak nahiago izan du zein erakunde den ez esatea. Aldiz, hau da egiten duten lana, eta gaur Enpleguaren Astera hurbildu izanaren arrazoia.