Mobilizazio eguna da gaur Hego Euskal Herrian LAB sindikatuak deiturik. Lanuzte andana bat, eta 135 mobilizazio eta kontzentrazio deitu dituzte gaur. Baita gure eskualdean ere. Goizean Landetxa-Katea auzoko TESA lantegiko langileekin batera lanuztea eta giza-kate moduko bat osatu dute inguruko industriguneetatik aldarrikapenak plazaratzeko.
Estatalizazioa berdin prekarizazioa lelopean, azken 10 urteetan hitzarmen estatalak dituzten euskal langileen kopurua bikoiztu egin dela salatu dute.
LAB sindikatuko, Jaxinto Ramirez elkarrizketatu dugu.