Bueltan dira txotxongilo egunak

Antxeta Irratia 2018ko mai. 29a, 00:00

Hendaiako Akelarre elkarteak antolatu Txotxongilo Egunak jaialdiaren 29. ekitaldia ospatuko da heldu den aste hondarrean. Azken urteetan bezala, bi zatitan banatu dute festibala aurtengoan ere. Udazkenean, azaroan eskolei zuzendutako emanaldiak izango diren bitartean, aste hondar honetan izango dira denei idekitako emanaldiak, larunbatean bertan hasita.

Igandean, aldiz, goizeko 11:00etan etxeko tresna eta gauzak berrerabiliaz egindako txotxongiloen “Kli Kla Birzikla” emanaldia izango da Troupe Bihar taldearen, eta eguerditan, Pintxo-Txongilo ekimena burutuko dute.

Erlazionatuak