Jasangarritasunaren haritik, hain zuzen, baina oraingo honetan ikuspegi ekologikoari gehiago lotuta, «Antola ditzagun gure biharko hiri eta lurraldeak» izenburupean, Hendaiako Garapen Iraunkorraren Astea antolatu dute Herriko Etxeak eta CPIE Euskal Itsasbazterra erakundeak. Maiatzaren 30etik ekainaren 7ra iraganen da, eta egitarauari dagokionez, erakusketak, natura ibilaldiak, boluntario lantegiak eta hitzaldiak izango dira, besteak beste. Orotara, 18 hitzordu.
Aitor Errazkin lankideak bildu ditu xehetasunak, Euskal Itsasbazterrak erakundeko Aintzane Lasarteren eskutik.