Ficobako hiru pabilioiak eta kanpoaldea hartuko ditu Bioterrak

Antxeta Irratia 2018ko mai. 28a, 00:00

Heldu den ekainaren 1etik 3ra Bioterra azokaren 15. ekitaldia ospatuko da Ficoban. Azoka aintzindaria da euskal kostaldeko erakusketazoka honetan, eta Europan ere, aintzindarietako bat produktu ekologikoen eta jasangarritasunaren sektoreetan berezitua.

2004. urteko lehendabiziko edizioan pabiloi bakarra hartu zuenak, gaur egun Ficobako hiru pabilioiak eta kanpoaldea ere okupatzen ditu, eta erreferentzia bilakatu da, Euskal Herrian ez ezik, atzerrian ere. Horren irudikoa da, aurtengo 178 erakusketarien erdiak, Katalunya, Espainia eta Frantziatik datoztela.

Edozein kasuetan, eta heldu den asteburuan Bioterrak eskainiko duenari buruz xehetasun gehiago bildu nahi izan ditugunez, Produktu Ekologikoen, Bioeraikuntzaren, Energia Berriztagarrien eta Kontsumo Arduratsuaren Bioterra azokaren zuzendariarekin ere mintzatu gara.