Madrilgo aurrekontuetatik, 750.000 euro baliatuko dira Aduana inguruko trenbideak kentzeko

Antxeta Irratia 2018ko mai. 28a, 00:00

ADIF-ek Irungo udalari utzitako 34.000 metro karratuko tren bide inguruaren berriztapenean, 750.000 euroko inbertsioa burutuko du Espainiar gobernuak. Finantzaketa hau Eusko Alderdi Jeltzalearen baiezko botoa lortzeko zuzenketen parte da. Pabilioiak bota, trenbideak altxatu eta katenaria deuseztatuko da diru partida honekin eta Via Irun delakoarekin zer nolako erlazioa duen galetu diogu Xabier Iridoy bozeramale jeltzaleari. 

Iridoyk gogorarazi du diru pardida hau “hiria modu eraginkorrean kudeatzeko apustua dela” eta sozialistei biktimismoa alde batera uzteko eskatu die, honek hiriaren egonkortasuna kaltetzen duelako.