San Pedro eta San Martzial jaietako su artifizialak ez dira gehiago Oxinbiribiletik jaurtiko. Aurten, San Migel auzotik jaurtiko dira. Joan den urtean Ekologistak Martxan elkarteak salatu zuen, gune hori Natura 2000 sareko babesgune berezia zela, eta Gipuzkoako Foru Aldundian su artifizialen jaurtiketa debekatzeko eskaera erregistratu zuen.
Juncal Eizaguirre zinegotziak aitortu duenez, egoera sakonki aztertu ondotik proposamen bat luzatu zien Udalak ekologistei. Su artifizalen potentzia apaltzea, oraingo gunetik 200 metrotan urruntzea eta 3 egunez jaurti beharrean, bakar batetara murriztea. Baina Ekologistak Martxan, ahalegina eskertu bazuen ere, ez zuen hau onartu.
Hortaz, alternatiba bat bilatu behar izan dute. Eta azken erabakia izan da, ohiko egunetan, San Migel auzoko Donosti kale ondoan dagoen berdegunetik jaurtitzea.