Turismo eredua hausnartuko du hondarribiko udalak

Antxeta Irratia 2018ko mai. 24a, 00:00

Turismoa jasangarria izateko helburuarekin eta herriko ekonomiaren %22a suposatzen duela ahaztu gabe, turismoari buruzko hausnarketa prozesua martxan jarriko du Hondarribiko udalak. 2012an egin zen Turismo Plan Zuzentzailetik abiatutako bideari jarraipena emango diote orain Turismo Plan Estrategiko berrian.

Horretarako, turismoaren eragile ezberdinen iritzia jaso, eta haien beharrak asetu nahian, lau batzorde osatuko dituztela esplikatu digu Maria Serrano, Merkataritza eta Turismo arloko zinegotziak.