2018ko abenduan jarriko da martxan irungo L1 autobus linea elektrikoa. Vectia enpresaren lau autobus elektrikoak eskuratzeko tramiteak martxan dauden bitartean, autobusen kargagune azkarren horniketa puntuak eraikitzeko 369.000 euro baliatuko dira. Hain zuzen, bi kargaguneak L1 linearen hasiera eta amaieran jarriko dira, Zaisa eta hospital geltokietan. Cristina Labordak dioenez, karga azkarreko sistema batera joan gara. Honenbestez, minutu gutxitan kargatuko dira autobusak, abiapuntuetan. Karga-gune hauentzat, obrak egingo ditugu. Energia horren horniketa, potentzia handikoa izan behar du, minutu gutxitan kargatzeko.
Lur azpian gordeko dira bi kaxeta hauek. Lizitazioak lau hilabete iraungo du eta abenduan, irungo L1 linea euskadiko lehen linea elektrikoa bihurtuko da.