Bizi kalitatearen baitan, parte hartze saioa burutuko du irungo eh bilduk

Antxeta Irratia 2018ko mai. 24a, 00:00

Irungo EH Bilduk bilkura edo saio partehartzailea proposatzen die herritar orori, larunbata honetan, goizeko 10:00etatik 13:00a bitartean, Palmera Montero gunean. “Bizi kaliateaz zer ulertzen dugu?” galderari erantzun, eta helburu jakin batekin. Denen artean, hurrengo belaunaldien etorkizuna ezbaian jarriko ez duen hiri eredu berri bat eraikitzen hastea.

Gaur egungo Irun, hiri eredu zaharkitu batean oinarrituta dagoela sinetsita, ikuspegi jasangarri batean oinarritutako, eta behetik goruntz eraikitako eredu berria osatu nahi dute. Joxe Cayetano, Irungo EH Bilduko kideak eman dizkigu xehetasun gehiago.

Larunbata hontako deialdia ez da beraz, bakarra izango. Baina abiapuntu gisa, Irun berri bat eraikitzeko beharra dagoela pentsatzen duten irundar guztiei luzatzen diete parte hartzeko deia. Palmera-Montero gunean, larunbatean, goizeko 10:00etan da hitzordua, eta haien helburua da eztabaida ireki bat sustatzea.