2017ko apirilaren 7an Hartu Hitza elkarteak bere burua Palmera-Monteroko gunean aurkeztu zuenetik, urte luze bat iragan da. Erabakitzeko eskubidearen inguruan elkarrizketa eta eztabaida bultzatu eta normalizatzeko ideiarekin, alderdi eta kolore politikoetatik haratago, herriaren aniztasunetik irundarrak mobilizatzeko helburua izan du hastapenetik.
Egun, azaroaren 18ko herri kontsulta begiz jota du Hartu Hitza elkarteak. Joan den asteburuan aurkeztu zuten, gure seinalean entzun ahal izan duzuten bezala. Baina gizarteratze eta antolaketa lan handia geratzen da azaroaren 18a arte. Hartu Hitza elkarteko Elena Berazadi izan dugu gurean, orain artekoaz eta etorkizunari buruz ere mintzatzeko.