ELAk udal langileen behin-behineko tasa altua salatu du

Antxeta Irratia 2018ko mai. 18a, 00:00

Udal Langilegoaren interinitate edo behin-behinekotasun tasa altua salatzeko elgarretaratzea egin du ELA sindikatuak. Azken urteetan Hego Euskal Herrian 3.600 lanpostu galdu dira udaletxeetako administrazioetan. Eta egin dituzten kontratazio berri eskaxak behin-behinekoak izan dira. Badira 15 urtez egoera horretan lanean daramatzatenak ere.

EUDEL erakundeak hartutako konpromisoa da, langilegoaren behin-behinekotasuna gehienez jota %6an kokatzea, baina gaur egun batez bestean %36koa izanik, Irun eta Hondarribiko udaletxeak dira horren irudiko. Udal langileen egoera salatzeko mobilizatu dira goiz hontan. Xabier Etxaniz, ELA sindikatuko ordezakaria.