Seaskako Integrazio Batzordea sustengatzeko txalaparta afaria antolatu dute hilaren 25ean Pausuko Xaia ostatuan. Hendaiako Lanetik Egina, Irungo Txalapartariak eta Bakalau elkarteek proposatuta, txalaparta sustatzeko eta, aldi berean, Seaskan behar bereziak dituzten ikasleak laguntzen dituen Integrazio Batzordea sustengatzeko helburuarekin antolatzen dute. Mattin Sortzabalbere, musikari, txalapartari eta Lanetik Egina musika elkarteko kiderekin txalaparta afariaz mintzatu gara.
Gogoan hartu, 20 eurotan dela txalaparta afarian izena ematea, eta 5 euro direla Integrazio Batzordera bideratuko. Xaia ostatuan bertan izena eman daiteke, edota telefonoz Iparralden 0547 750 702, eta hegoaldekoentzat, 608 578 157 zenbakira deituta.