Abian da Korrokoitz aferaren ikerketa batzordea

Antxeta Irratia 2018ko mai. 17a, 00:00

Irungo Udal Gobernuaren PSE-EAJ koalizioa apurtzea eta hainbesteko eztabaida politiko ekarri duen, Korrokoitzeko Plan Bereziaren afera, mintzagai izango dute gaurtik aurrera Irungo udal talde politikoek, hamabostean behin.

EH Bildu eta SPIk galdegin zuten Ikerketa Batzordea eratzeko bilkura gaur goizeko 11.00etan egin dute, eta uste baino nahasiagoa eta luzeagoa joan den bilera. Eta hori printzipioz, batzordearen arauak, gaien ordena eta agenda bezalako xehetasun teknikoak baino ez zituztela adostu behar. Irungo EH Bildu koalizioko Jokin Melidaren balorazioa jaso dugu, ikerketa batzordearen lehen egunean.