Mintza eta Blagan eguna Hondarribian ekainaren 2an

Antxeta Irratia 2018ko mai. 15a, 00:00

Ekainaren 2an Hondarribian ospatuko den Mintza Eguna aurkeztu dute gaur Arrantzale Auzoan. Portu auzoko plaza hori izango baita Euskal Herri osoko Mintzalagunen egun osoko festa egunaren erdigune.

Joan den urtean lehendabiziko aldiz, Blagan euskara elkarteak antolatutako Blagan Egunaren bigarren edizioarekin bat egingo du ekimen honek, «Itxeki Euskarari» lelopean.

Maite Agirre, Euskaltzaleen Topaguneko Mintzalaguna Batzordearen koordinatzaileak esplikatu digu, zein den bi ekimen hauek batu izanaren helburua.

Egitaraua:

  • 11.00 Ongi etorria eta hamaiketakoa.
  • 12.00 Bi proposamen, aukeran:
    • Hondarribia ezagutuz ibilbide gidatuak: gaztelua, eliza eta tren berdearen ibilbide panoramikoa.
    • Irratu saioa eta baserritarren azoka San Pedro kalean.
  • 13.30 Kalejira animatua, Abiyuan txarangarekin.
  • 14.30 Bazkaria.
  • 16.30 Esker emate ekitaldia.
  • 17.00 Dantzaldi gidatua Errebak taldearekin.
  • 19.30 Kontzertua Gorpuzkings.
  • 20.30 Kontertua elektropatxaranga.