Korrokoitz aferako ikerketa batzordearen presidentzia alderdi popularrak hartuko du. Hala adierazi du David Soto, Si Se Puede Irungo bozeramaleak: "Alderdi Sozialista Alderdi Popularrean ezkutatzen da. Haien bazkide partikularra da eta ikerketa batzordearen ardura eman dio".
Maiatzaren 17, datoren astean, martxan jarriko da ikerketa batzordea. Bertan, batzordea eraikiko da eta egutegia eta ekintza plana adostuko dute. 14ra arte dute alderdiek dokumentazioa eta komisioan bertaratuko diren pertsonen zerrendak helarazteko. Sotok baieztatu du Jose Antonio Santano eta Xabier Iridoyren bertaratzea eskatuko dutela, teknikari eta eragile pribatuez gain.
Era berean, IV. berdintasun plana, Piñudia auzoko aparkalekuen kudeaketa edota merkataritza mahaia kritikatu ditu.