Asun Casasolak irakurriko du San Martzialetako pregoia

Antxeta Irratia 2018ko mai. 11a, 00:00

Asun Casasola, Nagore Laffageren amak irakurriko du San Pedro eta San Martzialetako pregoia. Jose Antonio Santanoren esanetan, "Nagore emakumeen askatasunaren aldeko borrokaren ikur bihurtu da. Ez esatearen eskubideagatik eta errespetatuagatik. Bere amak, Nagorek "ez" esan zueneko ausardiaren oroitzapena mantentzen du".

Joseba Asiron, Iruñeko alkatearekin, elkarrizketetan da Santano eta ekainak 23ko pregoira gonbidatu du. Baita ere, uztailak 7ko omenaldiak koordinatzeko elkarrizketetan dira bi alkateak.

Batia ere, Erretxinduak taldearen proposamenari, hau da, Juan Wollmer plazako haur jolaslekuari Nagore Laffage izena jartzeko proposamenarekiko baikor agertu da Santano.