Nagore Laffage Casasola omenduko dute igandean

Antxeta Irratia 2018ko mai. 11a, 00:00

Nagore Laffage Casasola omenduko dute igande honetan, eguerdiko 12etan, Irungo Zabaltzan. Antolatzaileek Juan Wollmer biribilgunean eraikiko den haur parkeari, Nagore Laffage izena jartzea proposatu dute eta sinadurak biltzen hasiko dira, igande honetatik aitzina. Proposamena nola sortu den ezagutzeko, erretxinduak taldearekin izan gara.