Bidasoko Ekonomia Sozial Eraldatzaileko proiektu ekonomikoak ikustarazteko eta saretzeko jardunaldiak antolatu ditu Olatukoopek

Antxeta Irratia 2018ko maiatzaren 11

Ekonomia Sozial Eraldatzailearen baitan hainbat jardunaldi burutuko ditu Olatukoopek asteburu honetan. Azken zortzi hilabeteetan, Ekonomia Sozial Eraldatzaileko 40 enpresa identifikatu dira eta hauetako 25 elkarrizketatu eta ebaluatu dira, ESE-ren parametroen baitan. Orain, haratago joan nahi dute inter-kooperazio jardunaldi batzuk gauzatuz, eskualdean Ekonomia Sozial Eraldatzailea nola egonkortu daitekeen ikusteko.Olatukoop sareko eta Hiritik At kooperatibako Iker Eizagirrek xehetasun gehiago eman dizkigu.