Askorentzat ezezaguna den mundua da beiragintza artistikoa. Igor Obeso beira puzlariak Argia badago estudioan egiten du lan eta bihar arte, beiragintzan aditua den Grant Garmesy estatu batuarra bertan izango da. Oraingoz, orein baten adarra eta kobra bat sortu du tenesiarrak.