Hondarribiatik irten gabe, 2018 eta 2022 urteen arteko Euskararen plan estrategikoa aurkeztu du udalak. Egun, euskararen ezagutza %70-ekoa da eta erabilera %24koa. Datu hauek, “urriak” dira Txomin Sagarzazu alkatearen esanetan eta zifra hauen igoera izango da plan berriaren erronka.
Plana hamalau esparrutan banatua dago, hala nola, aisia eta kirola, hedabideak edota administrazioa. Hauek 3-4 ekintza zehatz jasotzen dutelarik. Xehetasun gehiago ezagutzeko, Txomin Sagartzazu alkatea eta Arantxa Berrotaran zinegotziarekin egon gara.