Igandean aldiz Erlaiz mendi lasterketaren zortzigarren edizioa burutuko da. 250 korrikalaritik goiti batuko dira, Erlaitz, Pagogaina edota Aiako Harriak barneratzen dituen ibilbidean korri egiteko. Horietatik 30, emakumeak dira eta antolatzaileen esanetan, emakumearen parte hartzea sustatzeko, lasterketa amaieran banatuko den kamiseta guztien neurriak emakumezkoak izango dira. Kamisetako “Txalo bat zuretzat” esaldiarekin ere errepide bazterrera gerturatzen direnak ere haintzat hartuko dituzte. Josu Alsuaga antolatzaileak lasterketari buruzko hainbat xehetasun eskaini dizkigu.