ZAD-eko borrokaren aldarria, hots, Notre Dame des Landeseko aireportu proiektuaren kontra Bretainian izan den mugimenduak Euskal Herrian ere badu oihartzun.
ZAD gune okupatuaren eta Gasteizko Errekaleor auzo okupatuaren artean loturak eta zubiak eraikitzeko xedez sortu den Amankomunak sarea, Hendaiako geltoki aitzinean elgarretaratu da, larunbatean afixak eta traktak banatuz bidaiarieri.
Frantziako gobernuak errepresioarekin erantzuten duela soilik diote, eta alternatibak xekatzen dituen mugimendu bat ezin dela kriminalizatu. Horregatik bidean diren borroka sozial ezberdinak Batzeko deia egiten dute, Macronen gobernuari aurre egiteko. Maiatzaren 14ko data emana du Frantziako gobernuak, ZAD gunea huts dezaten.