23. aldiz, Sagardoak Urdanibia plaza hartuko du

Antxeta Irratia 2018ko mai. 3a, 00:00

23. aldiz, Sagardo egunak Urdanibia plaza hartuko du. Taupadak gobernuz kanpoko erakundeak antolatuta, 21 sagardo ezberdin eta Irungo elkarteek sukaldaturiko pintxoez gozatzeko aukera egongo da datorren larunbatean. 10 trago eta pintxoentzat eskubidea eta zapiaren salmentarekin bilduko duten dirua, Taupadak-ek Bolivian landatuko dituen frutarboletara bideratuko dute.

Urtero bezala, Sagardo Eguna ezinezkoa izango litzake sagardogilerik gabe, eta Irungo hainbat elkarteetako bolondresen lanik gabe. Hortaz, Kurpil Kirolak elkarteko Juanjo Aldakorekin eta Ola sagardotegiko Iñaki Bengoetxearekin mintzatu gara goiz hontan.