HendaiaKop kontsumo taldea sortu dute

Antxeta Irratia 2018ko mai. 3a, 00:00

Kontsumo jasangarriaren alde eta ekonomia zirkularraren apostua egiten dute kontsumitzaile talde eta kooperatibak ezker-eskuin sortzen diren garaiotan. HendaiaKop kontsumo taldea aurkeztu dute goiz hontan. Hirierdiko Portu karrikaren 10ean izanen du bere saltokia, eta Baionako Otsokop taldetik eratorria, berez, 1973. Urtean Nezw Yorkeko Brooklynen sortutako mugimendutik eratorritako dinamikari heldu nahi diote, gerora, 2008an Parisen La Louve izenekoa ekarri zuena. Dinamika hartatik, gaur egun frantses estatuan halako 100 proiektu martxan dira.

Azken batean, bio produktuen eta bertako ekoizleen aldeko apostua eginez, banatzaile handien aurrean supermerkatu alternatibo bat eskaintzeko helburua dute. Antolatzaileen arabera, kontsumitzailea delarik, kolektiboki antolatuta, behar dituen produktuen hornitzeko, eta lokala eta zerbitzua kudeatzeko arduraduna hartzen duena.

Abantailak baino ez ditu ekartzen halako proiektu batek, aurreko esperientziak kontuan hartuta, kontsumitzaileek produktuak %20 eta 40 arteko merkeago eskuratu ditzazketelako, eta ekoizleei prezio duinetan pagatzea bermatzen delako, tokiko ekonomia sustatuz.

Philipe Legardinier, HendaiaKopeko kideak eman dizkigu zenbait xehetasun.

Proiektua abiarazteko, beraz, 200 familien babesa beharko du proiektu kooperatibo honek. Horretarako, maiatzaren 17an aurkezpen ekitaldi publikoa eginen dute Varietes antzokian, 20:00retan.

Nolanahi ere, Hendaiako Herriko Etxeak proiektu hastapenetik babestu du. Iker Elizalde.