Ehunka lagunek manifestazioa burutu dute Elizondon, N-121-A errepidearen harira. Errepidean segurtasuna eskatzeko burutu zen manifestazioa eta Belate eta Almandozko tunelak itxiak daudenn bitartean, nazioarteko kamioien trafikoa Leitzaranetik bideratzea eskatu dute, Baztango bizilagunek.
"Manu Ayerdi lehendakariordeak trafikoa egunaren eta matrikularen arabera aldizkatuz mugatzeko propasamena nahikoa ez dela uste dugu, hortaz, ez dugu ontako ematen. Haatik, proposamenak trafikoaren mugaketa ekartzen duen neurrian arazoaz ohartzen ari direla pentsarazten digu horrek, eta bide onetik goazela. Gehiago: proposamenarekin Nafarroako Gobernuak trafikoa mugatzeko ahalmena duela onartzen du, beraz, nahi izanez gero nazioarteko zama garraioren pasabidea debekekatzeko ahalmena du lehenago Gironan edo Errioxan egin bezala", gaineratu dute Mari Carmen Lizoain eta Joseba Otondok, Olaibar eta Baztango alkateak, hurrenez hurren.