Hondarribiko udalbatzak Muara elkarteak jasandako erasoa gaitzetsi du

Antxeta Irratia 2018ko api. 30a, 00:00

Muara elkartea erasotua izan zen joan apirilaren 21etik 22rako gaueko ordu txikietan. Eraso berri honen aurrean, EH Bilduk gertaturikoa gaitzesteko mozioa aurkeztu zuen joan den asteko udabaltzan. Gainerako talde politikoek agertu duten babesa, eta erasoa gaitzesteko nahia eskertu nahi izan du talde abertzaleak. Ez da lehen aldia Muara erasotzen dutela, baina bai, herriko udal talde politiko guztiek hau gaitzesten dutela.

Muarako sarreran dauden mastetatik ikurriña, euskal presoen banderola, borroka feministarena eta arrano beltza kendu eta txikitu zituzten, ohiu faxisten artean. Baina Euskal Herriaren aldeko borroka feminista eta euskal presoak etxeratzearen aldekoa, askatasunaren alde duten konpromisoa are eta sendoagoa izatea baino ez dutela lortu, nabarmendu du Muara elkarteak.