Larunbata hontan, La republique en marche alderdia Irungo FICOBA erakustazokan bildu da. Europa eta hezkuntzari buruzko mahainguruak eskeintzeko. SNCFko langileak, FICOBARA bertaratu dira eta Christophe Castaner, la republique en marche alderdiko diputatuen ordezkariaren hitzaldia oztopatu dute. Ondoren, Christophe Castaner FICOBAKO kanpokaldera atera da langileekin hitzegitera
Baina, xeminotekin izandako gatazka ez da bakarra izan, Iker Elizalde, Hendaiako auzapezaorde abertzalea, ekitaldi honetan gonbidatua zen, eta arazoak izan ditu ekonomia soziala, sindikatuen aldarrikapenak eta bake prozesuari buruz mintzatu delarik.
Hendaiako herriko etxeko ordezkariak gonbatuak izan dira eta Kotte ecenarro auzapezak, harrera ekitaldian parte hartu du. Iker Elizalde auzapezaordea, ekonomia sozialaren inguruan, Hendaiako herriko etxeak bultzatzen duen politikari buruz mintzatu da, baina aurretik, bake porzesuari buruz edota sindikatuen aldarrikapenei buruz mintzatu da. Espainiako CIUDADANOS alderdiko ordezkari batek, Hendaiako auzapezaordearen interbentzioa oztopatu du.