Gurs, un recuerdo para el olvido dokumentala eta honen inguruko erakusketa ikusgai egongo da ondorengo asteetan Hondarribian. 53 herrialde ezberdinetatik iritsitako eta 60 mila lagun jaso zituen kontzentrazio esparruaren historia kontatzen du Askatasun Artean elkarteak ekoitzitako dokumentalak.
Hasieran, espainiar altxamendu faxistatik ihesean irtendako errefuxiatuen euskaldun askoren gunea zena, kontzentrazio esparru bihurtu zen Petain boterera iritsi zenean. Esparruan zeudenei, emakumeak, haurrak, ijituak eta judutarrak gehitu zitzaizkien. Eta horietako askok Auswitch-eko akatze esparruan amaitu zuten.
Maiatzaren 13 an, Itxas Etxea auditoriumean eskainiko da dokumentala, Jose de Sola eta Ricardo Arruti, Gurs-eko kontzentrazio esparruan egondako kideekin. Erakusketa aldiz, maiatzaren hirutik, hamabiraino, Arma Plazako bigarren solairuan kokatuko da.
Marcos Sodupe, dokumentaleko kamaralaria elkarrizketatu dugu.