Lehen deialdia 19.00etan, egin arren. Zortziretan heldu da jendetza San Juan Harria enparantzara. "La manada somos nosotras" edota "todas te creemos" afitxekin eta "Erasorik ez, erantzunik gabe" lelopean mila pertsona inguru batu dira, San Ferminetako bost bortxatzaileek jaso duten bederatzi urteko espetxe zigorra salatzera.
Ordu laurden ostean, txalo zaparrada batez, elgarretaratzea desegin da, bihar hamabietan, epaitegien aurrean, katilukada dagoela oroitaraziz.