Korrokoitz afera argitzeko Ikerketa Batzordea onartu da

Antxeta Irratia 2018ko api. 26a, 00:00

Atzoko udalbatzan Korrokoitz afera argitzeko helburua duen Ikerketa Batzordearen proposamena onartu zen azkenik, SPI eta EH Bilduk aurkeztuta.

Udal Gobernu sozialistak ez ditu nahi izan udalbatzako kontuak baloratu goiz hontan. Baina jakizue Ikerketa Batzordea onartu egin zela, SPI, EH Bildu eta EAJ-PNV alderdien baiezkoarekin, eta PP zein PSEren abstentzioarekin.

Baina eztabaida sutsua eman bazen,  PP udal taldetik galdegiten zuten aldaketa batengatik izan zen. Ikerketa Batzotrdearen objeto edo helburua, Xabier Iridoyren eginbidea legezkoa izan zen ala ez argitzea zela nabarmendu nahi zuten popularrek, eta ez Santano alkateak honi buruz egindako adierazpen larriak. Ez zen aldaketa onartu.