Aste Santuan Lapurriturriko Informazio Puntuak ateak egun batzuetarako ateak zabaldu ondotik, heldu den maiatzaren 5ean abiatuko du udaberri-udazken arteko sasoi berria. Irungo Udaleko Ingurumen arloa eta Behemendi elkarteak lankidetzan, Aiako Harria Natur Parkea ezagutara emateko bisita gidatuekin hasiko dira lehenik. Urteroko eskaintza bada ere, arrakasta izaten du. Eta maiatzaren 5ekoan, goizeko 9:00etan Lapurriturriko informazio puntutik abiatuta, natur parkeko hegaztiak eta euren habitata ezagutzeko ateraldi proposatzen dute.
Esan bezala, denboraldiko lehendabizikoa da, baina udazkena arte programa zabala izango dela esplikatu digu Mikel Zendoya, Behemendi elkarteko ordezkariak. Momentuz, maiatzaren 5eko hegaztien ateraldiarekin geratuko gara. Izena emateko epea zabalik dago iada, irun.org edota 010 zenbakira deituz. Dohako 20 plaza dira agortu arte.