Ehundaka bidasotar gazte opila bedeinkatzera irten dira

Antxeta Irratia 2018ko api. 25a, 00:00

Eguraldiak ez du laguntzen, baina milaka bidasotar dira San Marko Eguneko usadioari eutsi, eta opila bedeinkatzera joateko hitzorduari huts egin ez diotenak goiz hontan.

Hondarribiko Alde Zaharreko parrokian, eta Irungo Junkal parrokiaren kanpoaldeko plazatxoan, goizeko 11:00etan bildu da jende gehien. Baina Irunen beste aukera batzuk ere izan dira goizean zehar auzoka parrokietan. Baita eguerdian San Martzialgo baselizan ere. Gogoan hartu urtean lau meza baino ez direla egiten bertan, eta San Marko eguneko opilen bedeinkapenarena dela horietariko bat.

Irun eta Hondarribiko haur eta gaztetxoenek jai eguna dute gaur, baina lan eguna izaki, jende andana bat topatu dugu Junkal plazatxoan gaur, seme-alaba eta biloben opilak bedeinkatzera hurbildutakoak ere.

Eguraldi ona eskatua zuen apaizak, baina ez dute kasu handirik egin, bistan dena. Nolanahi ere, gogoratu bukatzeko, alkoholaren kontsumo goiztiarra eta drogomenpekotasunaren kontrako prebentzio dispositiboa martxan dutela Irun eta Hondarribiko Udalek goizean goizetik.

Erlazionatuak

Ehundaka bidasotar gazte opila bedeinkatzera irten dira

Antxeta Irratia 2018 api 25 Behe Bidasoa