Zuhatzako uhartean lehenik eta Piriniotan gero, eskualdeko 16 eta 17 urteko nerabeek, uda ezberdin bat gozatzeko aukera paregabea dute Betti Gotti euskara elkarteak antolatu dituen Nerabeentzako Udalekuei esker. Hiru baldintza baino ez dira bete behar. Abuztuaren 26an oraindik 17 urte izan, euskalduna izan eta udalekuen protagonista izateko gogoa izatea. Antolatzaileek iragarri dutenez, gazteek beraiek erabaki eta forma emango diete udalekuen jarduerei. Dena dela, Zuhatzan ur kirolak, eta Piriniotan rafting bezalako abentura kirolez gain, erreka baten garbiketa auzolanean egiteko aukera proposatuko zaie.
Izena emateko aukera maiatzaren 5ean itxiko dute, eta internet bidez egin beharra dago hemen sakatuz.