3.000 sinadura bildu ditu Hartu Hitza elkarteak, azaroaren 18ko herri galdeketak babesa ukan dezan. Sinadura bilketa otsailaren 18an abiatu zuten eta kanpaina bukatu baino astebete lehenago gainditu dute, luzaz gainera, hiru mila sinadurako erronka. Hartu Hitza Elkarteko, Xabier Martinez de Antonana, gurean izan da, sinadura bilketaren azken txanpa azaltzen.