Gaztetxearen beharra argiztatu du Sasikok

Antxeta Irratia 2018ko api. 23a, 00:00

Herritarren babes handia jaso du Hendaiako Sasiko Gaztetxeak antolatutako Argi Hasteak. Larunbatean 70 bat lagun bildu ziren antolatu bazkarian, eta kasik bi urteotako okupazioan gaztetxetik iragan diren musika taldeen kontzertuen ondotik ere, atzo bertso saio batekin borobildu zuten astea.

Gaur jasoko dute joan den otsailean izandako epaiketaren emaitza, eta litekeena da, Orioko eraikinaren Pariseko Ospitaleak jabetzak etxea berreskuratu ahal izatea. Edozein kasutan, gazte asanbladatik bilan ezinhobea egin dute, astebetez egin duten indar honi buruz.

Dena dela, bi urteotan gaztetxe baten beharra dagoela erakutsi dutelakoan daude. Eta Herriko Etxeari ere, honako mezua helarazi diote. Bien bitartean, Urruñako Gazte Asanbladak Hendaiako gaztetxeari sustengua adierazi nahi izan dio, eta apirilaren 28an, gaualdia antolatu dute, “Hendaiako Gaztetxea, noiz, nola, zertarako” izenburupeko hitzaldia barne. hitzaldi eta animazioekin. 

Izan ere, gogoan hartu behar da, gaur jakingo dutela epaiaren deliberoa. Eta 2016ko ekainaren 11az geroztik okupatutako etxea utzi behar izango dutelakoan ere, Pariseko Ospitaleak-ek okupazioaren hilabete bakotseko 500 euroko kalte-ordainak galdegiten dizkiela , bai eta 1.500 euro  gehiago kalte moraletan. Orotara, 12.000 eurotik gora.

Erlazionatuak